– Diagnosi zehatzagoak etorkizuneko erradiologiarekin, orain zure kontsultan.
– 3D-ko irudi digitalen azken teknikak ezagutu.
– Veraviewepocs 3D R100 3D Releaux FOV berritzailearekin.
Veraviewepocs 3D R100, irudi panoramikoak, zefalometrikoak eta 3D-koak ateratzeko sistema konbinatuak hiru dimentsioan oinarritutako diagnosien munduan iraultza ekarri du. Erradiografiak ateratzeko teknika iraultzaile honek arku maxilar osoa erreproduzitzen du Reuleaux-aren formatuarekin. Veraviewepocs 3D R100-ek, ondorioz, garrantzitsuena dena bakarrik fokatzen duen ikus-eremua ematen digu.
Teknologia piezoelektrikoari esker erabiltzaileak hezurra modu eraginkorrean, azkar eta segurtasunez ebakitzen du, inguruko zona delikatuak kaltetu gabe. Piezosurgery delakoak automatikoki hautematen du potentzia handiagoa edo txikiagoa behar duen hautatutako hezur motaren arabera, eta horren arabera doitzen du.
Piezosurgery-k programa espezifikoak ditu azaleko zonan edo zona harroan lan egiteko, eta horrez gain, berrikuntza bat ere badu: inplantearen ohea prestatzeko txertoekin lan egiteko programa berezia. 47 txerto mota espezifiko erabiltzailearen eguneroko lanerako.
Piezosurgeryarekin lan egiteak ebakuntzaren denbora murrizteaz gain, haren arrakasta areagotzea ahalbidetzen du, eta beharrezkoak ez diren arriskuak gutxitu eta ebakuntzaren ondoko zaintza arindu.