Ortodontziak ez du adinik. Ortodontziarekin hortzak mugitzeko burutzen dugun prozesu biologikoa berbera da haurrengan zein helduengan, beraz, hortzak 30 urterekin zein 60rekin mugi daitezke. Beraz, zure hortzekin pozik ez bazaude, ortodontzia da zure irtenbidea.
Denok dakigu irribarre eder bat edukitzearen balioa zein den, ederra ez dugunean bereziki. Giza harremanetan, lehenengo inpresioak sarri pertsonen aurpegiaren itxuran oinarritzen dira, eta ahoak eta hortzek garrantzia handia dute horretan.
Aldiz, irribarre zatarrek, hortzak bananduta, bata bestearen gainean edo kanporantz izateak zein kokotsik gabeko aurpegiak edo kokots handiegia duenak norberaren estimuan eragin handia izan dezake eta norberarengan dugun konfiantza eta, ondorioz, Besteekin ditugun harremanetan kalteak eragin dezake – ahoa estali irribarre egiteko, jendearen aurrean hitz egitea saihestu, argazkietan atera nahi ez, etab.
Helduetan, aurreko hortzak lerrokatzeak gaztetu egiten du gainera.
Fuldain Hagin Klinika ortodontzia teknika aurreratuenak ditugu gure gaixoen erosotasunerako.